Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.

Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan,  “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko. …
Read More

Inauteriak ere online!

Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela!  AEKren E-uskaltegian dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute; bai horixe! Talde ezberdinetan inauteriak lantzen aritu gara. Euskal Herriko hainbat herritan nola ospatzen diren ikusi  zuten. Horrezaz gain, munduan zehar ere nola ospatzen diren kontatu digute blogean. Esate baterako, Arantzak …
Read More

Hainbat APP interesgarri

Eskuko telefonoetan erabiltzen ditugun APPak ere tresna erabilgarriak dira euskara hobetzeko. Gero eta gehiago daude. Begiratu besterik ez, Euskal Apps! Horietako batzuk ezagutu eta interesgarriak iruditu zaizkigunak zerrendatu ditugu. Ezagutu nahi? Adizkitegia Bertan aditz trinkoak bi eratara landu daitezke: lehenengoan, aditzak jokatzeko aukera ematen du; bigarrenean, berriz, aditz trinkoa jokatua sartu ondoren, honi buruzko informazio …
Read More