Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita” Ereñotzun, Hernanin, 1860ko abuztuaren 14an jaio zen eta Altzan, Donostian, 1936ko ekainaren 3an hil. Bertsolaria izan zen; bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu izan zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai …
Read More

2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.

Uztapide hiru urte jarraian Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun.

Manuel Olaizola Urbieta-Uztapide-bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago. Horregatik, maiz, bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe …
Read More

Amets Arzallus, 2013ko txapeldun

AMETS ARZALLUS Jexux  Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren anaia. Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste). Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Gaur egun Argia aldizkarian …
Read More