Ez, ez naiz Irlandan izan, baina herrialde hartakoak izan ditugu bisitan Aste Santuan. Lisa Hannigan eta bere banda Bilboko Kafe Antzokian izan zen apirilaren 20an eta Lisaren ahots ederraz eta abesti liluragarriez gozatu genuen. Aspaldiko partez eserita egon ginen kontzertu batean, garagardoa eskuan, eta albokoekin oholtza gainean gertatzen ari zirenak komentatzen.
Kategoria:Sailkatu gabea
Nire oporrak
Inguruneez gozatzen ibili naiz. Egunero ikusi arren badute enkanturik!
Nire oporrak
Nire oporrak bi zatitan banatu ditut: lehen astea Ondarrun pasatu dut, lasai-lasai, eta, bigarrena, Baztan inguruan, zehazki Erratzun, han ere lasai-lasai… Premia ere banuen, ez pentsa!
Nire oporrak
Ni etxean geratu naiz, Hernanin, alegia, eta ez dut ezer egin… (kar, kar, kar).
Ongi etorriak
Ongi etorri AEKren E-uskaltegiko ikasle eta irakasleen blog honetara. Bertan, kontatu, azaldu, erakutsi, galdetu, esan… eta nahi duzun hori egingo dugu.