Euskara Eguna izan zela eta, B1 eta C2 atarikoa taldeetan, euskarazko hitzik politena eta itsusiena zeintzuk iruditzen zaizkigun komentatzen aritu ginen. Bat bakarra aukeratzea ez da, ez, lan erraza!
Kategoria:Sailkatu gabea
2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.
Uztapide hiru urte jarraian Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun.
Manuel Olaizola Urbieta-Uztapide-bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago. Horregatik, maiz, bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe …
Read More
Amets Arzallus, 2013ko txapeldun
AMETS ARZALLUS Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren anaia. Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste). Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Gaur egun Argia aldizkarian …
Read More
HONA HEMEN BESTE HANDIETAKO BAT
C2kook ere geure aletxoa jarri nahi izan dugu, beste bertsolari bat izan dezazuen mintza-saioetarako. Oraingoan, Xabier Amuriza dakarkizuegu hona; esan bezala, beste handi bat. Hona hemen berari buruzko informazioa:
