B1 eta C2 atarikoa taldeetako ikaskideok, aste honetan eta hurrengoan, bertsolaritzaren inguruan arituko gara mintza-saioetan; eta espero dugu orri honetatik informazioa jasotzea horren inguruan aritu ahal izateko. Hasteko esan, guk bi bertsolari handi ekarri ditugula hona, zeuek ere horien berri izan dezazuen eta anima zaitezten beste batzuk ere ona ekarri eta horren inguruko informazioa guri …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin. Abenduaren 17an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egun batzuk lehenago, abenduaren 12an, asteartez, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da BECen bertan. Hitzordua 11:30ean izango da, hango prentsa aretoan.
Durangoko azokara hirugarren buelta.
Kaixo! Durangoko azoka ate joka dugu, geure taldean bertaratzeko plana egin dugu abenduaren 8an. Egitarauari eman diogu bistadizoa eta hauxe da adostu duguna. Animatzen bazarete etorri, ea gustukoa duzuen!
Durangora bigarren itzulia
Durangoko Azokan egunero hainbat gauza ditugunez, abenduaren 7rako egun-pasa ere antolatu dugu, nola ez! Hauxe da ostegunerako egin dugun plana: 10:00-10:30. Azokaren sarrera nagusian taldearen bilera eta azokari bisita.
Durangora goaz!!!
Durangoko azoka ate joka daukagula-eta, E-uskaltegitik plana egin dugu bertaratzeko. Abenduaren 6an hurbilduko gara sormenaren lurraldera. Egitaraua begiratzen aritu gara eta hauxe egunerako adostu duguna: 9:30eanTabira etxean (Tabira kalea 33) elkartuko gara gosaltzeko, pintxo goxo-goxoak daude hemen. Gosaldu bitartean azokaren planoa aztertu eta zein ekitaldietan parte hartuko dugun gogoratuko dugu. Durangoko azokak goizeko 10:00etan …
Read More
