Zer egin daiteke blogean?

Jarduera oso ezberdinak landu dituzue. Batzuk, mintza-saioren bat dute oinarri, eta besteak ez dira jarduera zehatzak, jardueraren bat egiteko aukera ematen duten “materialak” baizik. Mailari dagokionez B1, B2, C1 eta C2ko lanketak dira. Azken finean, mailak asko baldintzatu dezake-eta blogean egin beharrekoa. Blogaren erabilerari, dagokionez, naturalena jardueraren amaieran kokatzea izango da. Gehienetan, egindakoa publikatzeko erabiliko …
Read More

Arrasateko saioa

Blogaren erabilera izango da gai nagusienetako bat. Horren gaineko lanketa hauek egingo ditugu: Ideia-jasa: jarri binaka eta bildu arbel honetan blogaren erabileraren gaineko proposamenak. Jasotako zerrenda denon artean errepasatuko dugu. Gure ikastaroetan jasotako zeregin hauetako bat aukeratu eta taldeka pentsatu zer egin dezakegun blogean jarduera horri lotuta. Blogean argitaratuko duzue proposamena sarrera honen iruzkin moduan.

Donostiako Aquariuma

Tabakalera eta itsasontziaz gain 3.aukera proposatu nahi dizuegu. Donostiako Akuariuma. Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira. Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa …
Read More