Tabakalerara bisita

Ekainaren 18ko txangoa ate-joka dugunez, goizerako planak proposatzea dagokigu.  Tabakalera eraikina bisitatzea dugu aukeretako bat. Azken urteetan sona handiagoa hartzen ari da eta hainbat kultura ekitaldi egiten dira bertan. Horretaz gain, sormena ere bultzatzen saiatzen dira. Laster zine eskola ere irekiko dute. Igandetan 10:00etatik 22:00etara egoten da zabalik, eta eraikina eta erakusketa aretoa doan ikus …
Read More

Donostiako irteera

Ikasturtea amaitzear dugu eta Donostiako irteera planifikatzen hasi behar, ezta? Goizean  elkartuko gara 11:00etan, Bulebarrean . Donostian, aisiaz gozatzeko hamaika aukera baditugu. Aukeratzen hasita, ordea, ibilaldi bat egitea otu zaigu. Ez da oinezko ibilaldia izango; ez da tren turistikoan eginiko ibilaldia izango….itsas ibilaldia, baizik. Igerian ba al dakigu? Olatuen aparrez bustiko dugu goiza. Horrez gain, …
Read More

Nire oporrak

Ez dut ezer berezirik egin oporretan. Etxean izan gara lasai-lasai, baina ahal izan dugunean, egin dugu irteeratxoren bat edo beste: Getxoko Portu Zaharrean, Laidan, Santimamiñen, Deban… Argazkia oporretako lehen egunekoa duzue. Iruñean, Korrika amaieran ateratakoa. Egun itzela izan genuen, ezta?

Irlanda aldeko doinuetan

Ez, ez naiz Irlandan izan, baina herrialde hartakoak izan ditugu bisitan Aste Santuan. Lisa Hannigan eta bere banda Bilboko Kafe Antzokian izan zen apirilaren 20an eta Lisaren ahots ederraz eta abesti liluragarriez gozatu genuen. Aspaldiko partez eserita egon ginen kontzertu batean, garagardoa eskuan, eta albokoekin oholtza gainean gertatzen ari zirenak komentatzen.