Hurrengo ikasturteko matrikulazioaz

Batetik, une honetan, AEKn zabalik dugu hurrengo ikasturteko aurrematrikulazioa, aurrez aurreko ikastaroetan (adi, online-ikastaroak ez daude barruan). Beraz, norbaitek interesa badu, ekainaren 30 arteko epea du aurrematrikula aprobetxatzeko. Hemen, informazioa. Edozeinek eman dezake izena, AEKko ikasleek zein berriek. Zabaldu!

Bestetik, online-ikastaroetan, aurrerago zabalduko dugu hurrengo ikasturteko matrikulazioa. Azken urteetan, uztail hasieran hasi gara, HABEren aparteko dirulaguntza duten mailetan izan ezik. Aurtengo plana antolatzen ari gara, eta horren berri emango dugu. 25-26 online-ikastaroetan aritu zaretenok lehentasuna izango duzue ikasturte berriko online-ikastaroetan, epea zabaltzen denean. 

Izan ongi eta laster arte

AEK/ONLINE

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.