E-skaltegian otsailean B1 mailan hasi garenok, euskara-ikaslearen eskubideez aritu gara. Hemen dituzue 10 eskubide (hauetako batzuk, jada, jasota zeuden abendutik). Euskara ikasleok: 1.- Euskal Herri osoan euskara ikasteko eskubidea dugu. 2.- Euskara doan ikasteko eskubidea dugu. 3.- Euskara ikasteagatik saria jasotzeko eskubidea dugu. 4.- Nork bere erritmoan ikasteko eskubidea du. 5.- Euskara errazagoa ikasteko/erabiltzeko eskubidea …
Read More
21. KORRIKAren unitate didaktikoa online!
Osorik on-line lantzeko aukera izango da lehen aldiz, baina paperean deskargatzeko moduan ere ipini dute korrika.eus webgunean. AEK eta Ikastolen Elkartearen artean egin da elkarlanean. Unitatearen erakustaldi laburra egin dute Abusu ikastolako ikasleek. Klika egin hemen eta egin ahalko duzue.
Jarri Gmail euskaraz.
Zure esku dago (honakoa, bai)
Hitanoaren erabilera.
Hitanoa euskaraz lagunartean erabiltzen den tratamendua da, azken hamarkadetan indarra galtzen joan dena. Adinekoek gainbehera horren zergatiak azaltzen dituzte bideo honetan, eta gazteek, berriz, beraiek hikaren erabilera nola ikusten duten kontatzen dute Ahotsaren ahozko ondarean. Galtzen ari den honetan, bada gertaera hau ikertu eta berreskuratzeko ahaleginean hasi denik ere; kasuan noka. Emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua …
Read More
Neguko jaiak, euskal mitologia, natura, lurra, ilargia, eguzkia,ura, sua, haizea…
Ingurune natural guztiek, elementu guztiek, bere anima eta bizitza propioa dute: “Izena duenak izana du”. Ezin ditugu ulertu Euskal Herriko jai asko eta asko (San Tomas, Santa Ageda, Inauteriak, San Juanak…) hainbat sinesmen eta ohiturarik gabe: natura, eguzkia, ilargia, urtaroak, ama lurra… Eta hori da guk, B1 taldekook egun duguna, hauek guztiak batu eta euskal …
Read More
