Euskaraldia ekimena.

Bihar hasiko da EUSKARALDIA  ekimena. Hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen du; euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake. Izena eman al duzue? Zer izango zara ahobizi ala belarriprest? Konta konta… Saran izan da Edurne …
Read More

Zer da mintzanet?

Mintzanet proiektuak euskara online praktikatzeko aukera eskaintzen du: noiznahi, edonon eta doan. Horretarako, nahikoa da internet konexioa izatea ordenagailu, tableta edo mugikorrean. AEK-k hitzarmena sinatua du eta ekimenaren bultzatzailea da. Proiektuak bi zutabe ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaria: euskara praktikatu nahi duen pertsona da, gutxienez A2-B1 maila eskatuko zaio, elkarrizketa bermatuta egon dadin. Bidelaguna: bidelariari …
Read More

Egin daiteke ikastaroa smartphonea erabiliz?

Galdera erraza da erantzuten, bai eta ez. Jarduera batzuk ongi egin daitezke sakelakoan eta beste batzuk ez.  Horrek zer ikusia du Moodle mobilen garapenarekin. Geuk erabiltzen dugun Moodlen bertsioak adibidez aukera asko ematen ditu sakelakoa erabiliz ikastaroan aritzeko, baina oraindik konplikatua da hainbat gauza egitea. Adibidez erraza da: Foroetako mezuak jaso eta erantzutea. Mezu pertsonalak …
Read More