Egin daiteke ikastaroa smartphonea erabiliz?

Galdera erraza da erantzuten, bai eta ez. Jarduera batzuk ongi egin daitezke sakelakoan eta beste batzuk ez.  Horrek zer ikusia du Moodle mobilen garapenarekin. Geuk erabiltzen dugun Moodlen bertsioak adibidez aukera asko ematen ditu sakelakoa erabiliz ikastaroan aritzeko, baina oraindik konplikatua da hainbat gauza egitea. Adibidez erraza da:

  • Foroetako mezuak jaso eta erantzutea.
  • Mezu pertsonalak jaso eta erantzutea.
  • Galdetegiak erantztea.
  • Inkestak erantzutea.
  • Wikiak osatzea.
  • ….

Beste batzuk, berriz ezinezkoak dira:

  • Mintza-gela erabiltzea.
  • Gure burua Podll erabiliz grabatzea.
  • Zeregin batzuk burutzea.

Hori dela-eta, zera egin dugu; ikastaro batean sartu gara, smartphonea erabiliz, eta bertako lanak egiten saiatu gara. Guztia grabatu dugu eta hemen daukazue emaitza.

Bideo luze samarra da (9 minutu) baina espero dugu baliagarri gertatzea.

Nola instalatu eta probatu Moodle aplikazioa zure sakelakoan?

  1. Jaitsi eta instalatu aplikazioa Google Play edo App Storetik.
  2. Logatu gure GUNEAN www.egela.aek.eus
  3. Erabili aurretik dituzun izen eta pasahitzak.
  4. Behin hori eginda, Moodlen ikonoa sakatzen baduzu zure telefonoan, zuzenean, E-uskaltegira helduko zara.

Egin proba eta trasteatu ea zer iruditzen zaizuen.

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.