Otsailaren 28an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta hirutan egingo dugu aurten.
Helburua
Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan (online, aurrez aurre, konbinatu, auto-ikaskuntza) euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak
Lau-seinaka bildu interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira
Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik, euskararen aldeko ekimenen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.
Parte hartu nahi baduzue
Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a, astelehena, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
kaixo,toni naiz eta ikasten dut A1.
Zein ordutan nahi duzu parte hartu Antonio?
10::00etan edo 16:00etan?
kaixo
Kaixo:
Bihar parte hartu nahi duzu, Itxaso? Esango didazu
Kaixo: Parte hartu nahi baduzu bete ezazu ondorengo galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe6vmWF8vpHOI7yVGiuT7G_m326AeDD30WfZC1LdD8gMwwk7A/viewform
Eskerrik asko!