“Euskalgintza eta feminismoa” bertso-saio berezia, martxoaren 15ean

Euskalgintza eta feminismoa gaiaren inguruko bertso-saio berezia eskainiko dute Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek. Martxoaren 15ean izango da, Iruñean.

Ekitaldia Nafarroako AEK-k antolatua da, eta Aitziber Sarasolari eskainita dago. AEKidearen omenezko egitasmoaren 5. edizioa dugu aurtengoa.

Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Iruñeko Katakrak aretoan. Bertan, mokadu pare bat eskainiko zaie bertaratutakoei.

Doakoa da. Izena emateko bidali mezua: nafarroa@aek.eus

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.