Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela. AEKren E-uskaltegian online ikastaroetan dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute.
Oraingoan, talde ezberdinetan-A1,A2,B1 eta B2- inauteriak lantzen aritu gara. Hori bai, Euskal Herrikoak zein munduan zeharrekoak. Inauterietan mozorrotuta atera ziren kalera eta hainbat argazki atera ostean bidali dizkigute guztiokin elkar trukatzeko.
Hau da hau argazki festa. Politak, ezta? Zeuoi gustatu al zaizkizue? Esango diguzue!
B2kook ere mintza-saioan mozorrotu ginen.
Ikasle batzuk kalean ere mozorrotu ziren.
Eta begiratu bideo honetan zer mozorro barregarri partekatu genuen…
https://www.youtube.com/watch?v=hhCIB8Y2fDM&feature=youtu.be