#Klika! Jarraitu #KORRIKA21-i!

Korrikaren webgunean une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Gainera, euskarazko hedabideen elkarlanari esker, Garesko eta Gasteizko ekitaldiak zuzenean izango dira telebistaz eta Interneten, baita irrati-saio bateratuen bidez.

Horrez gain, hainbat hedabidek etengabeko jarraipena egingo dute: 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 21:15etan eguneroko saioak egongo dira Hamaika Telebistan, BERRIA Tbn, ETB1en eta Kanalduden.

Bestalde, KORRIKAren bideoak gure webgunean nahiz hedabideen atarietan aurkitzeko aukera egongo da. Eta ez ahaztu #KORRIKA21-i jarraitzea gure sare sozialetan!

11TELEBISTA

Kilometro guzti guztietako irudiak, bilatu zure kilometroa mapan, webgune berezia, saio bereziak… eta sorpresa gehiago! Eguneroko saioa, 21:00etan.

BERRIA

“Korriklika” egingo du BERRIAk. BERRIA TBn KORRIKAren egunetan saio bat izango da ikusgai: esketxak, bertsoak eta marrazkiak izango ditu.

EITB

21:15etan Badator KORRIKA eguneroko saioa egongo da KORRIKA pasatzen den herritik; ostegunetan, saio horren ondoren, Gure Kasa-KORRIKA saio bereziak, egunero hainbat konexio berezi eta beste.

Korrika errepideetan dabilen bitartean, orobat, egunean zehar, konexioak egingo dira Korrikaren furgonetarekin, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean.

KANALDUDE

Arratsaldeko, 19:00etan, “KORRIKA non, Kanaldude han” saio berezia emitituko dute KORRIKA pasatzen den herritik: Lerga, Uharte, Angelu, Lekunberri, Bastida, Gorliz, Bakio, Donostia, Durango.

NAIZ eta GARA

Urrats berri bat emango du NAIZ Irratiak bere sortze prozesuan KORRIKAren harira. Garestik Gasteiza, egunero FMz eta internetez zuzenean jarraitu ahalko diren saioak egingo ditu.

AEKren SARE SOZIALAK

Klika! Jarraitu 21. KORRIKAri AEKren sare sozialetan!

  • korrika.eus (webgune ofiziala)
  • Flickr (argazki galeriak)
  • YouTube (#klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Twitter (@AEK_eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Mastodon (@AEK_eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Facebook (@aek.euskalakari #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Instagram (@aek.eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.