Auzolan digitala abian da!

Euskararen aldeko maratoirik ezagunena eta bukatzear dago, Korrika! Apirilaren 4tik 14ra euskararen herria-Euskal Herria- zeharkatu du. Librezaleko kideek ere kirol zapatilak jantzi eta beste milaka lagun euskaltzalerekin batera korrika egingo dute. Horretaz gain, euskal hiztunen laguntza behar duen beste maratoi berri batean ere parte hartuko dute. Ekimen berri hau apirilaren 9an hasiko da ofizialki, dagoeneko, hainbat pertsona laguntzen hasiak badira ere. Maratoi honetan parte hartzeko etxeko txapinak soinean dituzula parte har dezakezu!

Milaka euskaldunen laguntza behar duen auzolan digital honen helburua, euskaldunok modu boluntarioan, datozen hilabeteetan euskarazko ahotsez osatutako 10.000 ordu grabatzea da. Parte hartzeko Interneteko nabigatzaile bat eskura izatea nahikoa da, oso erraza!

Lagundu nahi?

Lagundu nahi baduzu, egin ondokoa:

  1. https://voice.mozilla.org/eu ireki nabigatzaile batekin.
  2. “Hitz egin” aukera sakatu.
  3. Irakurri ozen agertzen zaizkizun esaldiak, jarraibideei jarraituz.

Dagoeneko egin diren grabaketak balioztatzen ere lagun dezakezu. Horretarako, sakatu “Entzun” eta jarraitu argibideei. Oso erraza da eta ordenagailu batetik zein zure sakelako telefonotik egin dezakezu. Hori bai, leku isil batean grabatzea gomendatzen dizugu, grabaketek kalitate ona izan dezaten.

Animatu!

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.