Zer egin daiteke blogean?

Jarduera oso ezberdinak landu dituzue. Batzuk, mintza-saioren bat dute oinarri, eta besteak ez dira jarduera zehatzak, jardueraren bat egiteko aukera ematen duten “materialak” baizik.

Mailari dagokionez B1, B2, C1 eta C2ko lanketak dira. Azken finean, mailak asko baldintzatu dezake-eta blogean egin beharrekoa.

Blogaren erabilerari, dagokionez, naturalena jardueraren amaieran kokatzea izango da. Gehienetan, egindakoa publikatzeko erabiliko baitugu. Ez da, ordea, blogak emango digun aukera bakarra, eta batzuetan lanketan bertan kokatuko dugu.

Esku artean dugun hau izan daiteke adibidea:


Bota, mezu honen iruzkin gisara, talde bakoitzak prestatutako lanketa.


8 thoughts on “Zer egin daiteke blogean?

  1. EUSKAL HERRIKO IRITZI ARTIKULUEN 1. LEHIAKETA
    AEK-k, AIZU! aldizkariarekin batera, antolatu berri du Euskal Herri mailako lehiaketa, euskarazko sorkuntza literarioa bultzatzeko asmoz. Aurtengo edizioaren testu-generoa iritzi-artikulua izango da (laguntza moduan, zabaldu eranskina).

    OINARRIAK (sariak, epeak, kategoriak…)

    Kategoria bakoitzeko testu irabazlea blogean eta AIZU! aldizkarian argitaratuko da. Bestelako sariak ere egongo dira, tartean Korrika lekukoa eramatea 100 metroz.

  2. Oinak egoki zaintzeko protokoloa osatu nahi dugula esan.
    Zer egin daiteke oinak osasuntsu mantentzeko? galdera amu gisa botako dugu forora.
    Oin batzuen irudiak txertatuko ditugu.

    Protokoa osatzeko gomendioak/aholkuak eskatuko ditugu.

  3. Kaixo!
    A2.2 taldekoak gara eta gaztaren prozesua azaldu behar dugu gure taldearen foroan. Gaztarekin lotutako lexikoaren zerrenda osatu nahi dugu eta horretarako zeuon laguntza behar dugu.
    Baietz 10 hitz bi egunetan!

  4. Ideiak sortzek0 edota biltzeko aholkuak argitaratu daitezke blogean, edozein ikaslerentzat baliagarriak izango dira eta.

  5. C1eko ikasleok ideiak sortzeko aholku zerrenda osatu dugu. Idazlanak egiteko baliagarri izango zaizuelakoan, hemen duzue:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.