AEK, Ikastolen Elkarte, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik urte batzuk joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Aurtengoan diru-ekarpenean ere badago berritasunik. Batetik, orain arte bezala, diru-ekarpena jasoko dute:
- Zonalde zigortuko ikastolek. Vianako Erentzun, Lodosako Ibaialde eta Tuterako Argia ikastolek eguneroko beharrei aurre egin ahal izateko eta arnasa lasaiago hartzeko balio izanen die jasoko duten diru-partidak.
- AEK-k. Orain arte bezala, zonaldeko euskaltegien egitura-gastuei aurre egiteko ez ezik, ikasleei matrikula ordaintzen laguntzen dien beka-sistemara bideratuko du jasoko duen zatia.
- Sortzenek. Beldurrak eta aurreiritziak uxatzeko orain arte hain beharrezko izan den lanean jarraituko du Sortzenek, zonaldean matrikulazio-kanpainak eginez sare publikoan D ereduko taldeak mantendu eta berriak sor daitezen.
Baina, aurten, honez gain, Agerraldia deitu dugun ekimen berrira ere bideratuko dugu diru-ekarpenaren zati bat. Ager vasconumean (Nafarroako erdialdean eta hegoaldean) euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi dugu. Bide praktikoa eta eraginkorra egin, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izanen dituena, saretzean eta elkarlanean oinarritua, emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko dituena, euskararen ezagutza zabaltzeko, erabilera handitzeko eta aldeko jarrerak indartzeko.
Hiru kutxa daude aukeran aurten: zuria, berdea eta beltza.
Azaroaren 20an amaituko da saskia(k) eskatzeko epea. AEKren gertuko euskaltegira jo ahal duzu.
Bestela, Errigoraren webgunean egin daiteke eskaria.
Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz ! https://ikaskoli.eus/
Erosketa egin daiteke : – weborrian – transferentziaz (datuak : Laboral Kutxa kondu zenbakia 3035 0059 870 590 09 89 62) – Euskal Herriko hainbat txokotan (informa zaitez!). Adibidez, Nafarroako Pirineotan: Aezkoa (Aribe. Irati irratia) Erroibar (Urrobi Kanpina). Ostiraletik Igandera jasotzeko aukera. Erronkari (Santxonea etxea) Auritz.
ANIMA ZAITEZ!
MILESKER HAUNDI BAT!