Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromo-birtuala egin genuen joan den egunean, eta ederki asko aritu ginen solasean, taldetan bilduta. Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak… Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdineko 30 lagun inguru elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea, izan zen.
Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek.
Ikasturtean beste bi antolatuko ditugu; maiatzean bata eta irailean bestea. Hurrengoan gehiago eta hobeto, animatu!
Comments