EZ ETSI! Euskara ikasteko aholku batzuk jaso ditugu…

Aupa e-kuadrilla!

Hizkuntza berria ikastea ez da batere erronka makala. Askotan etsi nahi izaten dugu, amore eman…

Ez dugunez hori gertatzea nahi, Udako A2 eta B1 ikastaroetako ikasleok zenbait aholku praktiko jaso ditugu euskara ikasteko:

  • Ez ikasi bakarrik, partekatu zure esperientzia. Aurrez aurrez, online, telefonoz ala gutunez baina bakarrik ikastea urik gabeko igerileku batean igeri egitearen modukoa da. Euskal Herritik urrun bazaude, online ikastaroak, mintzanet ala Euskal Etxeak. Eta Euskal Herrian bazaude, hemen, adibidez. Hala ere, ikasle batek esan digu bere buruari euskaraz egiten diola praktikatzeko…
  • Lotsa kentzen saiatu behar duzu. Akatsak egiten ikasten baita. Errazen egiten zaizun egoeratik hasita aurrera egingo duzu. Umeekin, lagunekin edota bikotearekin hasi eta gero zailago egiten zaizkizun egoeretara egin jauzia. Ikaskidearekin, Mintzalagunarekin, Dendariariekin, Umeen eskolakoekin,… Hasi Whatsappez eta gero ahoz; bost minutuz, ordu batez, arratsalde batez,…Euskaraz egitetik Euskaraz bizitzera. Gakoa motibazioan dago .

Hizkuntza bat ikastea bidaia harrigarria baita…

Nire lagun batek esan zuen moduan,

Euskara da gure territorio libre bakarra…

Laster arte!!!!!

4 thoughts on “EZ ETSI! Euskara ikasteko aholku batzuk jaso ditugu…

  1. Zenbat ideia on hain espazio txikian. Oso egokia iruditzen zait aipatutakoa. Eskerrik asko.

  2. Zenbat ideia on hain espazio txikian. Oso egokia idatzitakoa, eskerrik asko!

  3. Ez Etsi!! pixkanaka pixkanaka aurrera goaz

  4. Eguerdiko taldea gara,
    Hemen dago gure aholku Euskara ikasteko.
    – Komenigarria da irratia euskaraz entzutea
    – Ezibeztekoa da pazientzia izatea
    – Lotsa kendu behar duzu
    – Laguntza eskatu
    – Komenigarria da hitz berriak idaztea
    – Egunero ikasi behar duzu
    – Zergatik ez dituzu egiten laburpenak?
    – komenigarria da umeekin hitz egitea euskaraz
    Agur

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.