Zer da?
Abenduaren 16an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten.
Helburua
Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak
Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.
Parte hartu nahi baduzue
Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna abenduaren 14a izango da. Izena emateko sakatu hemen.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!
oso ideia ona!!
Zorionak!
Kaixo! Ni 18an ordutegi oso librea daukat. Nahi duzuen bezala!
kaixo! ni hamarretan konektatzen naiz.Eskerrik asko. Agur!