Mintzodromoa!

Zer da?

Ekainaren 10ean,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.
 

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da. Izena emateko sakatu hemen.
 

Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

 

One thought on “Mintzodromoa!

  1. Kaixo !
    Pablo naiz eta Laredokoa naiz baina euskara ikasi nahi dut. Bilbon bizi  izan naiz baina orain Castron bizi naiz.Nik berrogeita bat urte daukat. 
    Ni funtzionario naiz.
    Agur bero bat guztioi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.