Aste Santuko oporrak

Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere merezi du bisitatxoa!), bertako tontor nagusira igo daiteke (2240 metro inguru), 5 ordu joan-etorrikoa; tontorreko ikuspegia paregabea! Eta euskaldun mordoa, horrelako leku guztietan egoten gara-eta!

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena IMG_20230406_185953-1024x768.jpg da
Gormazeko gaztelua

Hala ere, familia edo lagunekin joanez gero, natura eta kirolaz gain, inguruak beste mota bateko planak egiteko aukerak eskaintzen ditu, kultura eta gastronomia, besteak beste. Kulturari dagokionez, Aste Santuan, nola ez, oso prozesio ikusgarriak egiten dituzte eta, bestalde, gaztelu ederrak daude inguruan, baita herri txikienetan ere, horietako batzuk ondo zainduta ez badaude ere. Eta gastronomiari dagokionez, bestalde, arkume eta barazki ederrak dituzte, eta, nola ez, upategiak, non Ribera del Duero sor-markako ardoa sortzen duten. Guk ez genituen bisitatu, itzultzeko beti aitzakiaren bat utzi behar da-eta!

Argazkiak dituzue ikusgai. Guk izugarri gozatu dugu bertan; animatu, beraz, bisitatzera… Hala ere, zuek ere kanpoan izan bazarete, kontaiguzue labur non izan zareten, zer egin duzuen… aukeran plan gehiago izan dezagun. Bota, bada!

Burgoko prozesioa! Duela mende pare bat-edo ez zen oso ezberdina izango!
Urbion mendietako goiko aintzirak
Catalañazor herriaren ikuspegia bere gaztelutik hartua

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.