AEK-k udaro antolatzen ditu Familia Barnetegiak. Uztailaren 20tik 30era ala abuztuaren 3tik 14ra, hainbat familiak barnetegia egingo dute. Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin euskara ikasten, praktikatzen eta gozatzen. B1, B2 eta C1 mailako gurasoentzat eta D ereduko 4 urtetik 12 urtera duten umeentzat. Gurasoak eskolak goizean hartuko dituzte umeak begiraleekin gozatzen duten bitartean; arratsaldean, berriz, denok elkarrekin ekintzak egingo dituzte. Familia Barnetegien helburua hizkuntza-ohituretan eragitea da; hau da, barnetegia hasi baino lehen erdaraz egiten bazen familian, ostean aldaketa egin eta euskaraz egiten hastea da helburua. Ondoko bideoan hainbat esperientzia agertzen dira.
Matrikula egiteko aukera dago lotura honetan. Hala ere, Barnetegien inguruko informazio gehiago nahi baduzue, datorren asteartean, maiatzaren 12an, goizeko 10:00etatik 10:30era eta arratsaldeko 15:30etik 16:00etara, zuzeneko online-saioa egingo dugu Familia Barnetegien ezaugarrien berri emango ditugu lehen eskutik; horrez gain, zalantzak argitzeko aukera izango duzue. Saio horretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar. Beraz, animatu, eta egun eta ordu horretan, AEKren webgunean sartu eta zuzenean sartuko zara online-batzarrean.
Zalantzarik baduzue, galdetu lasai irakasleei.
Ondo izan.


Comments