Ba al dakizue zer den REDADEG?

Online ikastaroan-C1 mailan- dabilen  Virginiak ederki asko kontatu digu.  AIZU! aldizkaria lantzen dute ikastaroan, eta albistea kontatzean, Bretoiaren alde egiten den lasterketaren berri eman digu.

Bihar hasiko Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen. Hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz.

AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika-AEKren koordinatzaile nagusia-, Asier Amondo-KORRIKA arduradun- eta Jakes Bortayru-Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea-izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d’Aran, Le Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.

Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea (EUROKORRIKA) osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko; larunbatean, besteak beste, adierazpen bat hedatuko dugu.

Errepideko berriei dagokienez, AEK-ko kideok ere bertan izango gara! Izan ere, edizio bakoitzean egin ohi duten bezala, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa hartu du; bigarren larunbatean, hain zuzen: maiatzaren 12an. Bestalde, Oiartzundik plana antolatu da bertaratzeko, Oiartzunek azken 20 urteetan-edo senidetza izan baitu Bretainiako Karaez herriarekin.

AR REDADEGen hasiera bera nahiz naizoarteko musika jaialdia zuzenean ikusteko:  https://www.facebook.com/ar.redadeg/ edo  https://www.facebook.com/france3breizh edo  www.antourtan.bzh 

Beno, abestia gustatu al zaizue? Zuek parte hartzen al duzue KORRIKAn?  Kontatuko diguzue…

Animatu eta kontatu egunez egun zer nola doan REDADEG!

8 thoughts on “Ba al dakizue zer den REDADEG?

  1. Kaixo!
    @Redadeg txikia Kemperreko kaleetan zehar. Zoragarria da #KORRIKAren eredua beste hizkuntza gutxituen alde ikustea! EDERRA!

  2. Zelako interesgarria!!!
    Ez nekien horrelako lasterketarik zeudela, Korrika izan ezik, noski.
    Oso ondo eta animoooo!
    🙂

  3. Gabon guztioi,
    Redadegeko biharko etapan Kempelenen hasiko da eta Gwengampen bukatuko da. Ibilbidearen hasieran hegoaldera joango dira Kloar Karnored-runtz eta ondoren iparraldera abiatuko dira Gwengampera heltzeko. Guztira 130 km inguru egingo dituzte.
    Lotura honetan https://stal.ar-redadeg.bzh/map?target=6&language=fr#map=10/-3.49/48.29 egun bakoitzeko ibilbideak ikusi ditzakezue.

    Agur!

  4. Gaur, hegoaldetik iparraldeko bidain daude. Herri politak zeharkatu eta izugarrizko kostaldera ailegatuko dute. Animo ba!!!

    Hurrengo eguneko ingurugiro hauxe izango da:
    https://www.youtube.com/watch?v=enhWgx_dFtc

    Nik beintzat, Bretaina bisitatzeko gogo gehiago daukat orain! Eta zuek?? =P
    On izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.