Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.
Arte Ederretan lizentziaduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi du. Maialen Lujanbio ez da bertsolaria bakarrik, baita idazlea ere. Bertsolarien Txapelketa Nagusia irabazi duen lehengo emakumea izan da. Bere genero artistikoa olerkigintza da. Maialenen bertsoak sentikorrak eta irudimentsuak dira. Optimismo handia eta bizi-energia ematen dituzte. Entzuten eta ulertzen, jendea liluratuta geratu ohi da.
Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko gobaraz
Gogoratzen naiz lehengo amonaz
gaurko amaz ta alabaz
Joxei ta zuei mila zorion
miresmenaren zirraraz
ta amaituko dut txapel zati bat
zuek guztiontzat lagaz
Gure bidea ez da errexa
bete legez, juizioz, trabaz!
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara gabaz
Eta hemen bildu dan indarraz
grinaz eta poz-taupadaz
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta euskaraz
One thought on “2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio”