Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin. Abenduaren 17an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egun batzuk lehenago, abenduaren 12an, asteartez, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da BECen bertan. Hitzordua 11:30ean izango da, hango prentsa aretoan.
Egilea:itxaso
Nire oporrak
Nire oporrak bi zatitan banatu ditut: lehen astea Ondarrun pasatu dut, lasai-lasai, eta, bigarrena, Baztan inguruan, zehazki Erratzun, han ere lasai-lasai… Premia ere banuen, ez pentsa!