Martxoaren 8ko greba feminista izan du hizpide Onintza Enbeitak, “Ahoz Aho”n. Emakumeen lan baldintzez, gizonezkoek greban hartu dezakeen paperaz eta grebaren nondik norakoez aritu da Enbeita.
Egilea:Jaione
“Euskalgintza eta feminismoa” bertso-saio berezia, martxoaren 15ean
Euskalgintza eta feminismoa gaiaren inguruko bertso-saio berezia eskainiko dute Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek. Martxoaren 15ean izango da, Iruñean. Ekitaldia Nafarroako AEK-k antolatua da, eta Aitziber Sarasolari eskainita dago. AEKidearen omenezko egitasmoaren 5. edizioa dugu aurtengoa. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Iruñeko Katakrak aretoan. Bertan, mokadu pare bat eskainiko zaie bertaratutakoei. Doakoa da. Izena …
Read More
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna.
Nondik dator? Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Duela 150 urte dituen istorio baten bidez, gaur egungora iritsi gara. 1857. urtean, New Yorken ehungintza lantegi bat erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Emakumeok euren eta gizonen artean berdintasuna nahi eta aldarrikatu zuten. Ordutik hona, hainbat gorabehera eta norberaren hausnarketak hausnarketa, argi dago gauzak …
Read More
“Erroskila feminista” puntuka.
Miren Artetxe bertsolariak erronka bitxia izan zuen Elgoibarko saioan: Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdian botatako definizio bakoitzari zein hitz zegokion asmatu behar zuen, a-tik z-ra, hizkiz hizki, telebistako lehiaketa ezagunaren antzera. Hitz guztiek feminismoarekin zuten zerikusia. Ariketa ikusgarria osatu zuen Artetxek. Zer diozue? https://bideoak-bertsoaeus.nr-md.com/BTN17/20171228elgoibar/xdz4_gra_20171228elgoibar_edit08_eganaartetxe.mp4.mp4
Korrikaren ikerketa batean parte hartu nahi?
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultatean lan bat prestatzen ari dira urte luze hauetan zehar KORRIKAk euskal biztanleriarengan izan duen eragina aztertzeko. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu haiekin bat egitea eta ikerketa egiten laguntzea. Beraz, zuen laguntza eskatzera gatoz. Zehazki, gure eskaera da 3 galdetegi betetzea, Internet bidez, otsaila eta ekaina bitartean. Lehenengo galdeketa …
Read More