Durangora joateko asmorik bai? Egitarau sendoa dugu aurtengoa ere, bai horixe! Komeriak nora joan aukeratzeko… Beno, euskara non, @AEK_eus ere bertan. Goienkaleko 70. postuan aurkituko gaituzu, ez ahaztu eta pasa! Kontatuko diguzue ostean zer gustatu zaizuen gehien: kontzertu, hitzaldi edo liburu. Konta, konta…
Egilea:Jaione
Badugu Korrika kanta!
Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abesti eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, “klika KORRIKA 2019” abestiaren erritmora! Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi …
Read More
Modela euskarazko itzultzaile automatiko berria!
Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da Modela. Elhuyarreko eta MondragonLinguako Modelaren arduradunek teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dute. Erabilgarria, ezta? Zer diozue?
Mintzodromoa laister!
Iaz egin genuen lehen aldiz mintzodromoa eta oso ondo atera zen. Hirutan egingo dugu aurten: urtarrilean, apirilean eta irailean. Aurrerago zabalduko dugu urtarrilekorako izen-ematea. Orain, gaiaren inguruko proposamenak bildu nahi ditugu; hiru gai landuko ditugu. Ikusi iaz zein izan ziren. Animatu eta bidali proposamenak! Guztion artean aukeratuko ditugu hiru. Zer diozue?