Euskaltegira hurbiltzerik ez duzu? AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera badu. Izena eman! Matrikula-epea zabalik dugu!
Egilea:Jaione
21.Korrikaren spot-iragarkian parte hartu nahi duzu?
2019ko apirilean, Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu, eta atzerako kontaketa hasi da. Hori dela eta, AEKn, buru-belarri gabiltza prestaketan, eta, besteak beste, 21. KORRIKA iragarriko duen SPOT-IRAGARKIA grabatuko dugu irailean. Horretarako, zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz.
Korrika munduan zehar!
Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskal Herria guztia zeharkatzen du gau eta egun gelditu ere egin gabe; 2.300 kilometro inguru guztira. Bi urtez behin egin ohi da egun; hasiera batean urtero. Ateratzen denetik amaitu arte, elurra, izotza, gaua izan, ez da gelditzen. Lekukoa eskuz esku, herriz herri aldatzen joaten da.
Hitzaldia antolatzeko pausuak
1. Helburua ondo zehaztu: zer lortu nahi duzu, nori hitz egingo diozu, zein lekutan… 2. Titulu interesgarria jar iezaiozu zure hitzaldiari: nola salduko duzu zure diskurtsoa? 3. Ordenatu ideiak. Zein eskemari jarraituko diozu? Arazo-konponbide, kausa-efektua, konparazioa-desabantaila-abantaila, aurreko hiruren nahastea. 4. Sarrera pentsatu: nola aurkeztuko dut nire gaia? Lehen hitzak ondo pentsa! Aurkezpena nola egin ondo …
Read More
Udako solstizioa zer ote?
Bukatu da udaberria eta udan sartu gara; solstizioak hori adierazten du. Euskal Herri osoan piztuko diren suek sasoi berriaren etorrera iragarriko dute; urteko egun luzeena eta gau motzena izango dugu. Udako solstizioa edo San Joan eguna? Zer da Euskal Herrian ospatzen dena? Sua, ura eta landareekin lotutako festa paganoa da. Ohitura paganoak dira, baina kristautasunak …
Read More