Joan den astean mintzodromoan ederki asko aritu ginen solasean 30 lagun inguru talde ezberdinetan goizean zein arratsaldean. Gai ezberdinak izan genituen hizpide (oporrak, tabernak, patinete elektrikoak…). Hona hemen, argazki bat. Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Ze ondo!
Egilea:Jaione
Horma hizlariak.
Ikastaroetan lantzen aritu gara martxoaren 8a. Egunean geure herrian kalean entzun ditugu borroka feministaren adierazle diren aldarrikapen ugari. Baina gure herrietako hormetan urte osoan zehar egoten dira aldarrikapena: horma hizlariak. Geure herri, hiri edo auzoetan borroka feminista aldarri dutenen bilduma osatzen aritu gara; Euskal Herriko zein kanpokoak. Hona hemen, bildutako batzuk. Ea gustatzen zaizkizuen eta …
Read More
Abian da ERRIGORA kanpaina!
Martxan da Errigoraren #ESKUTIKeskura kanpaina! Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ๐ซ oliba-olio birjina estra, ๐ฅซ kontserbak, ๐พarroza, ๐ pasta eta askoz gehiago. Euskaraz, auzolanean eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. ๐๏ธ Martxoak 9 – 29โน๏ธ๐ https://www.errigora.eus/es
Gora Emakumeon Nazioarteko Eguna!
Mintzodromoa laster!
Zer da? Abenduaren 16an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten. Helburua Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko …
Read More