Udaberria!

Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan. Udaberriko ekinokzioa Martxoaren 20-21ean izaten da ipar  hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, Eguzkiaren eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten …
Read More

Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.

Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan,  “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko. …
Read More

Inauteriak ere online!

Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela!  AEKren E-uskaltegian dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute; bai horixe! Talde ezberdinetan inauteriak lantzen aritu gara. Euskal Herriko hainbat herritan nola ospatzen diren ikusi  zuten. Horrezaz gain, munduan zehar ere nola ospatzen diren kontatu digute blogean. Esate baterako, Arantzak …
Read More

Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena “inausi“ aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren …
Read More