Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?

Euskara Eguna (abenduak 3, larunbata) gertu dugu eta galdera luzatu nahi dizuegu. Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena? … eta itsusiena? Bat bakarra aukeratzea ez da lan erraza, ene! Asko dira gustukoak izan ahal ditugun hitzak. Batzuk ahoskeran gozoak, leunak direlako; beste batzuk, naturaren elementuak bezalakoak direlako edota esanahi sakona dutelako. Zein dira zureak?