Joan den astean mintzodromoan ederki asko aritu ginen solasean taldeetan bilduta. Goizean zein arratsaldean. Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Hurrengoan gehiago eta hobeto!
Egilea:Jaione
Mintzodromoa!
Zer da? Ekainaren 10ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten. Helburua Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko …
Read More
Aurre-matrikula abian da!
Hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko aukera izango da ekainaren 30era arte. Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEKren ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera). Ondorengo loturan egin ahal da: aurre-matrikula. Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: -%5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte …
Read More
Zoriooonak, Jone!
KORRIKA lehiaketaren irabazlea: Jone Lizarralde Ibabe Zorionak, Jone. Zeuretzat da saria! Aukeratu zure kamiseta KORRIKA dendan..