Grabazio-lehiaketa jarri dugu abian AEKn. Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidal iezaguzu. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean eta motxila! Lehiaketan barnetegiren batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia baita. Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar …
Read More
Egilea:Jaione
Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?
” Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin hasteko? Euskaraldiaren arduradunek hainbat azalpen eman dizkigute. Entzun, entzun…
Apiriletik aurrera ikastaro gehiago.
Xaviren esperientzia online ikastaroan.
Xavi Reusekoa da eta bertan bizi da eta euskara ikasten du AEKn. Online ikastaroa egiten ari da gurekin eta oso pozik dago. Birusak ez gaitu mututuko, ez horixe! Gora euskara ikasleak!
Mintzodromo birtual arrakastatsua.
Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromo-birtuala egin genuen joan den egunean, eta ederki asko aritu ginen solasean, taldetan bilduta. Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak… Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdineko 30 lagun inguru elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea, izan zen. …
Read More