AIZU! aldizkariaren urtarrileko alean argitaratutako zenbait albisteren kontakizuna egin dute B2ko ikasleek bideoan. Ikaskideek egindako azalpen guztiak entzun, eta gehien gustatu zaiena hautatu dute blogean jartzeko. Sarayrena aukeratu dute, oso ondo azaldu duelako eta gaia interesgarria iruditu zaielako. Hauxe da Sarayren azalpena, turismoaren inguruko albiste honetan oinarritua.
Egilea:maitane
Bi opari zuentzat
Urte berri on! Urtea behar bezala hasteko, B2ko ikasleek bi opari dakartzate zuentzat. Gabonen aurretik, ikaskideei opari bana egin zieten eta, orain, horietako bi aukeratu dituzte blogean ipini eta zuek ere horiez goza dezazuen. Ea gustuko dituzuen! Bideoa Oharra: lamiaren irudiaz behar bezala gozatzeko, Mitologik app deskargatu mugikorrean eta argazkia eskaneatu aplikazioan. Pertsonaia mitologiko honen …
Read More
2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.
Durangora bigarren itzulia
Durangoko Azokan egunero hainbat gauza ditugunez, abenduaren 7rako egun-pasa ere antolatu dugu, nola ez! Hauxe da ostegunerako egin dugun plana: 10:00-10:30. Azokaren sarrera nagusian taldearen bilera eta azokari bisita.
Euskal liburua oparitu II
B2ko Martak ere liburu baten berri eman digu. Ea zer iruditzen zaizuen!