Ekainaren 18ko txangoa ate-joka dugunez, goizerako planak proposatzea dagokigu. Tabakalera eraikina bisitatzea dugu aukeretako bat. Azken urteetan sona handiagoa hartzen ari da eta hainbat kultura ekitaldi egiten dira bertan. Horretaz gain, sormena ere bultzatzen saiatzen dira. Laster zine eskola ere irekiko dute. Igandetan 10:00etatik 22:00etara egoten da zabalik, eta eraikina eta erakusketa aretoa doan ikus …
Read More
Egilea:maitane
Irlanda aldeko doinuetan
Ez, ez naiz Irlandan izan, baina herrialde hartakoak izan ditugu bisitan Aste Santuan. Lisa Hannigan eta bere banda Bilboko Kafe Antzokian izan zen apirilaren 20an eta Lisaren ahots ederraz eta abesti liluragarriez gozatu genuen. Aspaldiko partez eserita egon ginen kontzertu batean, garagardoa eskuan, eta albokoekin oholtza gainean gertatzen ari zirenak komentatzen.