Eguerdi on, blogari maiteok! Berri honekin aurkeztu nahi dizuet B2ko taldean gure ametsetako bidaia kuttuna egiteko ariketaren inguruan prestatu duguna. Ariketa nahiko erraza zen. Mintza-taldean adostu behar genuen zelakoa den gure ametsetako bidaia kuttuna. Eta zenbait saioren ostean lortu genuen ondokoa adostea…ez da erraza izan gero!
Egilea:oskar
Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak
Aupa e-koadrila! Azkenik! Ados jarri gara eta foroan bota zenituzten mezuei esker (Gora Itxaso, Joseba, Cristina eta Leyre!), lortu dugu euskaldunen arketipoak zehaztea. Azkenean lau atera egin ditugu, alde batetik, Maialen Lujanbio hernaniarra eta Ainhoa Arteta tolosarra eta bestetik, Karlos Argiñano beasaindarra eta Martin Berasategui donostiarra. Hainbat bideo eskegi ditut artikulu honekin batera eta zenbait …
Read More