Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari?

Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari?  Zergatik eta zertarako hobetu beharko genuke jendaurreko hizketarako gaitasuna? Manu Marañon komunikazio trebatzaileak erantzunak eman dizkigu EITBko saioan. Ikusi bertatik hartutako bideoa. Zer diozue? Arrazoia al du?  Nola ikusten duzue?  Lagungarria da zeuontzat?

Mintzodromo birtuala!

Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen… Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak lau-seinaka bildu …
Read More

Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena “inausi“ aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren …
Read More