Joan den astean mintzodromoan ederki asko aritu ginen solasean taldeetan bilduta. Goizean zein arratsaldean. Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Hurrengoan gehiago eta hobeto!
Kategoria:B2
Hitzaldia antolatzeko pausuak
1. Helburua ondo zehaztu: zer lortu nahi duzu, nori hitz egingo diozu, zein lekutan… 2. Titulu interesgarria jar iezaiozu zure hitzaldiari: nola salduko duzu zure diskurtsoa? 3. Ordenatu ideiak. Zein eskemari jarraituko diozu? Arazo-konponbide, kausa-efektua, konparazioa-desabantaila-abantaila, aurreko hiruren nahastea. 4. Sarrera pentsatu: nola aurkeztuko dut nire gaia? Lehen hitzak ondo pentsa! Aurkezpena nola egin ondo …
Read More
Udako solstizioa zer ote?
Bukatu da udaberria eta udan sartu gara; solstizioak hori adierazten du. Euskal Herri osoan piztuko diren suek sasoi berriaren etorrera iragarriko dute; urteko egun luzeena eta gau motzena izango dugu. Udako solstizioa edo San Joan eguna? Zer da Euskal Herrian ospatzen dena? Sua, ura eta landareekin lotutako festa paganoa da. Ohitura paganoak dira, baina kristautasunak …
Read More
Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari?
Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari? Zergatik eta zertarako hobetu beharko genuke jendaurreko hizketarako gaitasuna? Manu Marañon komunikazio trebatzaileak erantzunak eman dizkigu EITBko saioan. Ikusi bertatik hartutako bideoa. Zer diozue? Arrazoia al du? Nola ikusten duzue? Lagungarria da zeuontzat?
Nola ekin ahozko probei.
Lanari ekin aurrekoak. Bakarkako lana . Alor honek berariazko lanketa eskatzen du, berridazketek, sinonimoek eta idazlanek eskatzen duten bezalaxe. Bertsolarien kartzelako gaiaren irudiaren bidez ulertuko duzu ahozko probaren garrantzia: finalean, kartzelako gaiak erabakitzen du txapela. Aurreko entrenamendua. Frantziako Tourrean, aurreko asteetan mendi gorenetan ibilitako txirrindulariek badute abantaila txiki bat: lasterketaren lehen astean …
Read More