Mintzodromo birtuala!

Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen… Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak lau-seinaka bildu …
Read More

Norvegiako hazi-biltegiak beste marka bat hautsi du

AIZU! aldizkarian hainbat albiste bitxi eta interesgarri topa ditzakegu hilabetero. Norvegiako hazi-biltegian izandako azken errekorrari buruzko albistea argitaratu dute apirileko alean, eta B2 ikastaroan dabilen Ramirok kontatu dizkigu xehetasunak.

Euskaldun arketipoak: Pasaban eta Basterretxea

Euskaldun petoak garen ala ez jakiteko, inkesta bat bete genuen jolas modura, gure hizkuntza ohiturak eta euskal kulturaz dugun ezagutza eta kontsumoa aztertzeko. Inkesta honen azken galderan, bi euskal arketipo aukeratu behar izan zituen bakoitzak, bata emakumezkoa eta bestea gizonezkoa. Proposamen guztiak jaso eta bozketa egin ondoren, honako bi hauek izan dira garaile B2 taldean: …
Read More