AIZU! aldizkariko albisteen azalpena

AIZU! aldizkariaren otsaileko alean argitaratutako albisteen lanketa egin dugu, eta horietako bi zuekin partekatzea erabaki dugu. Josebak, Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu du eta Martak, berriz, sandwichen inguruko albiste bitxi baten berri eman digu. Zer iruditu zaizue kontatutakoa?

AIZU! aldizkariko albistearen kontakizuna

AIZU! aldizkariaren urtarrileko alean argitaratutako zenbait albisteren kontakizuna egin dute B2ko ikasleek bideoan. Ikaskideek egindako azalpen guztiak entzun, eta gehien gustatu zaiena hautatu dute blogean jartzeko. Sarayrena aukeratu dute, oso ondo azaldu duelako eta gaia interesgarria iruditu zaielako. Hauxe da Sarayren azalpena, turismoaren inguruko albiste honetan oinarritua.      

Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena “inausi“ aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren …
Read More

Bi opari zuentzat

Urte berri on!  Urtea behar bezala hasteko, B2ko ikasleek bi opari dakartzate zuentzat. Gabonen aurretik, ikaskideei opari bana egin zieten eta, orain, horietako bi aukeratu dituzte blogean ipini eta zuek ere horiez  goza dezazuen. Ea gustuko dituzuen! Bideoa Oharra: lamiaren irudiaz behar bezala gozatzeko, Mitologik app deskargatu mugikorrean eta argazkia eskaneatu aplikazioan. Pertsonaia mitologiko honen …
Read More