Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen… Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak lau-seinaka bildu …
Read More
Kategoria:C2
Ba al dakizue zer den REDADEG?
Online ikastaroan-C1 mailan- dabilen Virginiak ederki asko kontatu digu. AIZU! aldizkaria lantzen dute ikastaroan, eta albistea kontatzean, Bretoiaren alde egiten den lasterketaren berri eman digu.
Txantxangorria eta kukuaren istorioa ezagutzen al duzue?
Udaberriaren etorrerarekin zelaiak, zuhaitzak, landareak, lurra, berpiztu, muskertu, loratu egiten dira; natura jaioberritu. Urte-sasoi honetan, neguak lapurtutako argi-orduak berriro berreskuratuta, eguna gero eta luzeagoa da eta gaua, ostera, gero eta laburragoa. Sasoi honetan eguzkia indarrez jotzen hasten da eta geu ere indarberritu. Holaxe dio esaera zaharrak ere: udabarria odol barria. Bada, udaberriaren etorreraren beste seinale …
Read More
Asmakizunak
Hizkuntzarekin jolastea maite dugunez, hementxe dituzue hainbat asmakizun. 1 Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Nor dira? 2 Zein da zuhaitzik ausartena edo jakintsuena? Zergatik?
Udaberria!
Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan. Udaberriko ekinokzioa Martxoaren 20-21ean izaten da ipar hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, Eguzkiaren eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten …
Read More