Deialdiaren berri eman dute. Hauek dira aintzat hartu beharrekoak: A modalitatean, eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartekoa izango da. Hau da, urtarrilean, apirilean edo uztailean hasita, online-ikastaroa egin eta egingo dutenak. Beraz, aurreko deialdiaren ondoren hasi direnak, alegia. C modalitatean, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta jadanik zabalik dago. 2025-2026 …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Hurrengo ikasturteko matrikulazioaz
Batetik, une honetan, AEKn zabalik dugu hurrengo ikasturteko aurrematrikulazioa, aurrez aurreko ikastaroetan (adi, online-ikastaroak ez daude barruan). Beraz, norbaitek interesa badu, ekainaren 30 arteko epea du aurrematrikula aprobetxatzeko. Hemen, informazioa. Edozeinek eman dezake izena, AEKko ikasleek zein berriek. Zabaldu! Bestetik, online-ikastaroetan, aurrerago zabalduko dugu hurrengo ikasturteko matrikulazioa. Azken urteetan, uztail hasieran hasi gara, HABEren aparteko …
Read More
Udako irakurle kanpaina, abian: harrapatu!
Beste albiste batekin gatoz. Urtean bitan, AEKk “irakurle kanpaina” izeneko egitasmo abian jartzen du, eta AEKko ikasleek beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Orain, 2025-2026ko ikasturteko bigarren kanpaina abian da. Behean duzu katalogoa. Zerbait eskuratu nahi baduzu, jo ezazu zure irakaslearengana; adi, maiatzaren 26an amaituko da. Eskaerak nahiz ordainketak epea amaitu aurretik …
Read More
Zer dira AEKren FAMILIA-BARNETEGIAK?
AEK-k udaro antolatzen ditu Familia Barnetegiak. Uztailaren 20tik 30era ala abuztuaren 3tik 14ra, hainbat familiak barnetegia egingo dute. Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin euskara ikasten, praktikatzen eta gozatzen. B1, B2 eta C1 mailako gurasoentzat eta D ereduko 4 urtetik 12 urtera duten umeentzat. Gurasoak eskolak goizean hartuko dituzte umeak begiraleekin gozatzen duten bitartean; arratsaldean, berriz, denok …
Read More
Udan, online-ikastaroa egin nahi al duzu?
B1-B2-C1-C2KO AZTERKETAK PRESTATZEKO ONLINE IKASTAROAK B1-B2-C1 mailak: 75 ordu uztailaren 6tik irailaren 25era.432 € C1 (16-18 urte): 432 € 45 € C2 maila: 25 ordu, irailaren 1etik 30era. 257 € MATRIKULA ZABALIK DAGO: egin hemen. Toki gutxi izango dugu, eta gerta daiteke hurrengo egunotan guztiak betetzea; beraz, ADI EGON! Hainbat ohar: • 75 orduko ikastaroak, Moodle plataforman (egela.aek.eus). Zeure kabuzko …
Read More
