Udako hurrengo ikastaroak irailean hasiko dira.

Udako online eskaintzaren informazioa guztia hemen duzue: www.aek.eus/online. Bertan informazioa guztia dago eta horrezaz gain matrikula online egiteko aukera: lotura zuzena hementxe: http://egela.aek.eus/matrikula/ Irailean hasiko diren ikastaroen matrikula epea-baldin eta plazak ez diren aurretik betetzen- uztailaren 22a da. Zalantzaren  bat  izanez gero bidali mezua e-idazkaritzara@aek.eushelbidera.

Mintzodromoa!

Zer da? Ekainaren 10ean,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten. Helburua Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko …
Read More

Ikasturte bukaerako topaketa: animatuko zara?

Asko gara E-uskaltegian gabiltzanok eta ekainaren 18an elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako proposamena dugu: Plentziatik Butroe gaztelura ibilalditxoa egingo dugu eta ondoren parrilladatxo bat. Ez da ibilbide luzea izango (2 ordukoa, baino ez). Plentziako metro geltokian gera gaitezke goizeko 11etan.Gela- saioetan hitz egingo dugu proposamenaz eta hari hau erabil dezakegu plana “borobiltzeko”. Izena …
Read More

Aurre-matrikula abian da!

Hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko aukera izango da ekainaren 30era arte. Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEKren ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera). Ondorengo loturan egin  ahal da: aurre-matrikula. Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: -%5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte …
Read More