Guztiontzat entzungai Durangoko musika-nobedadeak.

54.edizioa izango da aurtengoan Durangon. Egunotako egitaraua oparoa da. Aurten lehenengo aldiz Spotify zerrenda publiko bat osatu du Durangoko Azokak, abenduaren 5etik 8ra arte eskuratu ahal izango diren musika-nobedadeekin. 49 abestik osatzen dute, eta astero kanta berriak gehituko zaizkio. Hemen sartu eta entzun ahal izango dituzue. On egin!  

Abian da Errigora kanpaina.

AEK, Ikastolen Elkarte, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik urte batzuk joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK. Aurtengoan diru-ekarpenean ere badago berritasunik. Batetik, orain arte bezala, diru-ekarpena …
Read More