“Erroskila feminista” puntuka.

Miren Artetxe bertsolariak erronka bitxia izan zuen Elgoibarko saioan: Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdian botatako definizio bakoitzari zein hitz zegokion asmatu behar zuen, a-tik z-ra, hizkiz hizki, telebistako lehiaketa ezagunaren antzera. Hitz guztiek feminismoarekin zuten zerikusia. Ariketa ikusgarria osatu zuen Artetxek. Zer diozue? https://bideoak-bertsoaeus.nr-md.com/BTN17/20171228elgoibar/xdz4_gra_20171228elgoibar_edit08_eganaartetxe.mp4.mp4

Korrikaren ikerketa batean parte hartu nahi?

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultatean lan bat prestatzen ari dira urte luze hauetan zehar KORRIKAk euskal biztanleriarengan izan duen eragina aztertzeko. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu haiekin bat egitea eta ikerketa egiten laguntzea. Beraz, zuen laguntza eskatzera gatoz. Zehazki, gure eskaera da 3 galdetegi betetzea, Internet bidez, otsaila eta ekaina bitartean. Lehenengo galdeketa …
Read More

Euskara ikasleen eskubideak II

 E-skaltegian otsailean B1 mailan hasi garenok, euskara-ikaslearen eskubideez aritu gara. Hemen dituzue 10 eskubide (hauetako batzuk, jada, jasota zeuden abendutik). Euskara ikasleok: 1.- Euskal Herri osoan euskara ikasteko eskubidea dugu. 2.- Euskara doan ikasteko eskubidea dugu. 3.- Euskara ikasteagatik saria jasotzeko eskubidea dugu. 4.- Nork bere erritmoan ikasteko eskubidea du. 5.- Euskara errazagoa ikasteko/erabiltzeko eskubidea …
Read More