Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin. Abenduaren 17an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egun batzuk lehenago, abenduaren 12an, asteartez, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da BECen bertan. Hitzordua 11:30ean izango da, hango prentsa aretoan.
Kategoria:Sailkatu gabea
Durangoko azokara hirugarren buelta.
Kaixo! Durangoko azoka ate joka dugu, geure taldean bertaratzeko plana egin dugu abenduaren 8an. Egitarauari eman diogu bistadizoa eta hauxe da adostu duguna. Animatzen bazarete etorri, ea gustukoa duzuen!
Durangora bigarren itzulia
Durangoko Azokan egunero hainbat gauza ditugunez, abenduaren 7rako egun-pasa ere antolatu dugu, nola ez! Hauxe da ostegunerako egin dugun plana: 10:00-10:30. Azokaren sarrera nagusian taldearen bilera eta azokari bisita.
Durangora goaz!!!
Durangoko azoka ate joka daukagula-eta, E-uskaltegitik plana egin dugu bertaratzeko. Abenduaren 6an hurbilduko gara sormenaren lurraldera. Egitaraua begiratzen aritu gara eta hauxe egunerako adostu duguna: 9:30eanTabira etxean (Tabira kalea 33) elkartuko gara gosaltzeko, pintxo goxo-goxoak daude hemen. Gosaldu bitartean azokaren planoa aztertu eta zein ekitaldietan parte hartuko dugun gogoratuko dugu. Durangoko azokak goizeko 10:00etan …
Read More
Euskal liburua oparitu II
B2ko Martak ere liburu baten berri eman digu. Ea zer iruditzen zaizuen!
