Ikasturtea amaitzear dugu eta Donostiako irteera planifikatzen hasi behar, ezta? Goizean elkartuko gara 11:00etan, Bulebarrean .
Donostian, aisiaz gozatzeko hamaika aukera baditugu. Aukeratzen hasita, ordea, ibilaldi bat egitea otu zaigu. Ez da oinezko ibilaldia izango; ez da tren turistikoan eginiko ibilaldia izango….itsas ibilaldia, baizik. Igerian ba al dakigu?
Olatuen aparrez bustiko dugu goiza. Horrez gain, eguzki ederraz eta paisaiaz gozatzeko parada izango genuke . Donostiako beste bazterrak ezagutzeko ibilaldia litzateke: kostatik eta Donostiako badiatik ,hain juxtu ere.
Ikusi nahi gure ibilbidea? Sartu, sartu. Hementxe, lehen proposamena. Zer iruditzen zaizue?
Niri ongi iruditzen zait, baina mareatu egiten naiz itsasontzietan, pilulak hartu beharko ditut.
Itsasontzia joatea aukera ona iruditzen zait, gauza desberdina egiteko.
Kaixo,
tabakalera ez naiz joan inoiz eta ondo egongo litzateke.
Baina itsasontzian joateak ere bere xarma dauka.
Plan polittak.
Ziur nago ederki pasatuko dugula itsasontzian. Badut gogoa!
Biodramina hartzeko aholkatu du ikasle batek.