Durangora bigarren itzulia

Durangoko Azokan egunero hainbat gauza ditugunez, abenduaren 7rako egun-pasa ere antolatu dugu, nola ez! Hauxe da ostegunerako egin dugun plana:

10:00-10:30. Azokaren sarrera nagusian taldearen bilera eta azokari bisita.

10:30-11:00. Hamaika Telebistaren Azoka Saioa ikusi eta entzun.

11:00-13:30. (Szenatokia). Holoque, Mundu onirikoa izeneko ikuskizun laburrez gozatu.

13:40-14:10 (Ahotsenea Zuzenekoak). Kalera taldearen Itzalak diskoaren emanaldia.

14:10-15:00. Bazkaltzera joango gara.

15:-15:30 (Ahotsenean).  Birkit bakarlariaren Emen disko berriaren aurkezpena entzungo dugu.

15:40-16:10 (Ahotsenean). Gatom rap-reggae taldearen Kostako vibes diskoaren zuzeneko kontzertua entzungo dugu.

17:00- 18:00 (Areto nagusian). “Kultura, guztion eskura” aurkezpen laburren saiora joko dugu.

18:00-18:25 (Ahotsenean). Silvia Federici idazle, irakasle eta aktibistaren “Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak” liburuaren aurkezpena.

19:00-19:25 (Ahotsenean). Julen Garateren ‘Argi estalia’ liburuari buruzko azalpena entzungo dugu.

19:40- 20:10 (Ahotsenean).Liot taldearen “Haizeak eraman gaitzala” diskoaren zuzeneko emanaldia.

20.10- 22:30. Ogitartekoa jan dezakegu, pote batzuk hartuz.

22:30- 23:59. Plateruenean Arkada sozial taldearen kontzertua.

Hortik aurrerakoak, norberaren gogoaren arabera!

One thought on “Durangora bigarren itzulia

  1. Kaixo:
    Neu izan nintzen eta ederki pasa nuen. Arkada Social taldearen kontzertuan egon ginen eta bere disko berria erosi nuen. Earra!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.